XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNEKUA

¿PARANTZE TA ESPAÑA ESKER?

Gaur da Deun Martin, burdin-langilli eneguna

Izparrak-eta

GURE MUTILLEK

Atzo be, (guk Egunekua idazten dogun ordurako dakigunez), euzkotar batalloyak dagozan lekuetan etzan ixan atakerik.

Beraz, tiroz il edo zaurituko diran bildurrik eztabe.

Orain, gexuaz asko esaten dabe; batzuk diñoe an Apirka'n gexo asko dagola, beste batzuk ostera diñoe ezetz. ¿Nori ziñestu?

Nik dakidana da, Arruit mendijan daukodan mutil aizkidiak diñoala an ondo aurkitxen dirala, ta eztiño ezer gexua; eta uste dogu, ainbeste balegoz, esan barik eleukela itziko.

ORRA BESTE BURUKOMIN BAT

Bai, beste burukomin bat agertu yako España laterrijari.

España'k eta Parantze'k alkarregaz euki dabez Egijunak eginda, bata bestiaren etekin edo producto'eri mugatik sarreran onenbesteko edo orrenbesteko ordain-biarra ipiñirik; tira, esan gura doguna da, sartu-ordain ori ixentauta euki dabela.

Eta atzo Parantze'ren ordezkarijak jakin erazo dautso España'ko Gobernua'ri, alkarren arteko Egijuna gustijak, sal-eroste arazuetan, ausita gelditzen dirala, ta beraz, oindik aurrera, bakotxaren etekiñak bestiaren muga-barrura sartzeko eztaukela ordain ixentaukorik, kenduko yakela gura dan beste.

Ba, sartu-ordain ori eratzi, sartu.

Bein sartu danian eurek gura daben beste, jaso sartu-ordaiñak, eta itzi ez sartzen.

Ortik, gure uste koitauz, España'rentzat kaltia etorriko da, ta galanta, ba España'ko lurrian artzen dan etekin asko Parantze'ra eruaten da, ta arako bidia sarrata ezkero, diru gitxiago etorri da.

Eztakigu alako ziatz, baña uste dogu ointsu España'k aldatu zituala sartu-ordañok, eta Parantze'k aldatze orri ezentson ondo eretxi, ta ibilli dira bein-beñeko Egijunakaz, eta itxuraz eztira ondo konpondu, ta ointxe Parantze'k gogait egin eta esan dautso: emendik aurrera al dayanak al dayana

Onakoxen bat ixan biar dau.

¡Oin oixe biar eban da España'k!... Esakun egizkua da ixan be; txakur argala arkakuso utsa.

TENER'REN ARPIDIA

Lendik ... 1.461,05 laurleko

Euzkeltzale bat ... 5,00 laurleko

Atxabal'tar Endika ... 5,00 laurleko

1.471,05 laurleko

Atzoko osuan agertu zan 1401,05 laurleko, baña ori ixan zan irarkolako oker bat, 1.461,05 kopuruan, 6'ri, gorantza daukon belarrija jan eutsien, eta 0 gelditu zan.

Guk txikitan entzuten genduzan ipuin polit batzuk Deun Martin'tzaz; baña, tamalez aztu egin yakuz geyenak, ain txikijak giñian entzun genduzanian.

Baukogu gomutia, ipuin aretan Deun Martin eta Txerren ibilli ebiltzala, ta Txerren errementaritzan dana dakijena ixanik (bai ba, suteirik andijenaren jabe da-ta), Deun Martin'ak bestela-baitakuan ainbat gauza ikasi eutsozan eta gero gixonai erakutsi.

Txerren'ek galdie eiten ekijala, ta gixonak ez; eta Deun Martin'ek gixon bat bialdu ebala Txerren'engana esaten:

Deun Martin'ek be bayakik ba galdia eiten. -Bai ete? ¿Ein yok ala? -Bai, ein yok. -Orduen arte-txipristiñek jaurtinda ein yok, ostantzian ez.

Eta onantxe ikasi eutsoen Txerren'i galdia eiten.

Beste bein, garrangie edo tornillue zelan eiten zan jakin gurarik, Deun Martin'ek mutill bat bidali eutson Txerren'i, ta esautson: Ik garrangie eiten bakik baie gure Deun Martin'ek be bayakik: -?Ein yok ala? -Bai, ein yok -Orduen ayen-eskerrai begiratuta ein yok.

Eta onantxe ikasi eutsoen Txerren'i garrangak eiten.

Onakoxe gauza asko esaten ziran ipuin aretan. Gaur be nire errijan ixango dira zarrak ipuin orreik jakingo dabezanak.

Eta uste dot eurok eztirala ixango nire errijan asmau ta bertan bakarrik erabillijak, bai zera, ipuin ok batek-baki nundik norakuak diran; orregaitik beste erri askotan be ibilliko dira eurok eta iñok jakiten ba'dauz ta esan ba'dauskuz, pozik artuko geunkijoz.

AZERIJA ETXE-BARRURA

Or Ingelanda'n zaletasun andija dauke azeri-eizera.

Andikijek, txakur pilla andijekaz urteten dira eizan (kazan) basora, ta azerijak arrapetan ekiten dautsie, eurek zaldi-ganetan doyazala. (1)

(1) Ai, Kalamuko, ezadi juan iñoz Ingelanda'ra, eure narrua maite ba'dok.

Lengo egun baten, orretantxe ebiltzala Rhondda Valley deritxon aldian, txakurrak atara eben azeri bat, aurrian artu eben, eta azerija, bere burua larri ikusirik, mendi egalian dagon etxe batera sartu zan, areto edo salara sartu be, txakurrak itsu-itsuan bere atzian; etxe gustijan ibilla ziran añeketan, ausika ta zarataka, traste gustijak aidian erabillezala;

azerija arrapau ta il ebeneko, etxe aretan etzan geratu gauza bat osorik. ¡Alako triskantzaik!

Etxe ori da, bertoko arriketz-miña bateko artezkarijarena, etxe ondo orniduba.

Uste da txakurren jabiak ordaindu biarko dabela.

KIRIKIÑO